Aurkikuntza arkeologikoak Amaiurren

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Abuztuaren 11n akitutzat jo ziren Amaiurko Gazteluan egindako indusketa arkeologikoak. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Udala eta Amaiurko herriaren laguntzarekin joan den urtean hasitako lanei segida eman die aurten, eta hala, gazteluaren harresi, dorre eta gotorleku errenazentistaren aztarnak aurkitu dituzte.

Amaiera ekitaldian hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten, Virginia Aleman alkateak, Laura Igantzi eta Lore Arrondo Udalbidekoak, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariak eta Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko arduradunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun