Emakumeen eskubaloi txapelketa jokatuko da larunbatean Elizondon

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 23a

Ohorezko eta lehen mailan aritzen diren lau talde arituko dira

Heldu den larunbatean Javier Vidaurre Eraikuntzak emakumeen eskubaloiko lehen txapelketa jokatuko da Elizondoko kiroldegian.

Lehen edizio honetan lau talde arituko dira, ohorezko mailako bi, Donostiako Akaba Bera Bera eta Castroko Promociones Paraiso, eta lehen mailako bertze bi, Lleidako Fermalix Lleida, eta Elizondoko Magna BKT.

Finalerdiak goizean jokatuko dira. Hamaikatan Donostiarrak Katalanen aurka arituko dira, eta 12:45ean etxeko taldea kantabriarrekin neurtuko da. Bi norgehiagoka hauen galtzaileak txapelketaren 3. posturako neurtuko dira arratsaldeko 17:30ean, eta final nagusia goizeko irabazleen artean jokatuko da 19:15ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun