Garikoitz Atxa Laudioko Sarian garaile

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 20a, 18:23

Asteko bigarren garaipena izan zen almandoztarrarentzat

Garikoitz Atxa Lizarte taldean aritzen den almandoztarrak Laudioko saria irabazi zuen joan den igandean. Aste borobila bukatu zuen baztandarrak egun batzuk lehenago Burlatako XXX. Criteriumeko sailkapen nagusia irabazi baitzuen.

Argi zegoen Laudioko sariak zituen 120kmak ez zirela ihesaldietarako aproposa, hala ere, zenbaitzuk behin eta berriz saiatu ziren, baina azkenan tropela bat eginik ailegatu zen helmugara, eta esprintaren jokoan berekin kontatu behar dela erakutsi zuen Garikoitz Atxak. Helmuga zeharkatzen lehena izan zen 120kmak betez 2 ordu eta 57 minututan. Bigarren postua Bidelan taldean aritzen den Juan Pablo Uriarterentzat izan zen, eta hirugarrena Azpiru taldeko Diego Tamayorentzat.

Igandekoa Garikoitzen bigarren garaipena izan zen aste hasieran Burlatako XXX. Criteriuma irabazi baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun