Baztango Nabaik postu bat utzi dio UPNri

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 17a

Baztango udaleko gobernu batzordeak Nafarroa Baiko lau ordezkari izango ditu eta UPNk bat. Azken hauek eskaera bat egin zuten koalizioko kideak hiru eta regionalistenak bi izan zitezen. Batzordeetan dituzten ordezkariei dagokienez, UPNren proposamena onartu zen, baina zenbait ñabardurekin.

UPNk bere ordezkaritza lagun batetik bira pasatzea eskatu zuen eta Begoña Sanzberro eta Leopoldo Jaen proposatu zituen. Kontutan hartu behar da legegintzaldi honetan zinegotzi bat gehiago dutela, eta hauxe izan zen argudioa.
Proposamena ez zen onartua izan Nabaiko aurkako 7 boto eta UPNko 5 abstentzio izan baitziren eta hortaz, Leopoldo Jaen izendatu zuten.

Bertzalde, UPNko udal kideek agertu zuten osasun batzordeari uko egiten ziotela. Talde honek egindako gainerako proposamenak ontzat eman ziren, kasu batean izan ezik. Jose Mari Garmendia izendatu nahi zuten Kinto eta Erregerena mankomunitateetako ordezkaritzako kide bezala, baina ezin dira 3 ordezkari baino gehiago onartu. Hori bai, bileretara joan ahal izanen da, baina erabakitzeko eskubidea izan gabe.

Osoko bilkurak Baztango udaleko batzorde informatiboetako kideak izendatu zituen eta guztietan burua Baztango alkatea izango da.
Barne saila, ogasun eta kontuetan Santi Aldako eta Martin Garde izanen dira Nabaiko ordezkariak eta UPNtik Isabel Bidart eta Jose Mari Garmendia.
Hirigintza eta etxebizitzan Nabaiko Santi Aldako eta Agustin Olabe eta UPNko Begoña Sanzberro eta Eduardo Echavarri.
Mendi eta abeltzaintza zinegotzia Jon Dufurrena izango da, Remigio Lizasoainekin eta UPNtik Jose Mari Garmendia eta Begoña Sanzberro egongo dira.
Ingurumen eta lan publikoan Remigio Lizasoain izanen da ordezkaria, Santi Aldako eta UPNko Leopoldo Jaen eta Eduardo Echavarrirekin.
Osaun ongizate, kirol eta euskara zinegotzia Rakel Goñi izango da, Martin Garderekin eta Isabel Bidart eta Jose Mari Garmendia regionalistekin.
Martin Garde izango da kultura, turismo eta hezkuntza zinegotzia, Aguztin Olabe Nafarroa Baiko kidea eta UPNko Mari Carmen Iribarren eta Isabel Bidartekin.
Sustapen sozioekonomikoko zinegotzia Martin Garde izango da, Santi Aldako eta Leopoldo Jaenekin.
Organo bilduei dagokienez, Virginia Aleman izango da Bertizko Partzuergoan ordezkaria eta bere ordezkoa Martin Garde izango da. Alkatea ere buru izango da zahar etxeko ordezkaritzan, Santi Aldako eta Isabel Bidartekin. Rakel Goñik ahotsa izango du, baina ez botoa. Elizondoko osasun etxeari dagokionez, Virginia izango da burua eta ordezkariak, Santi Aldako eta Isabel Bidart.
Baztan ikastolan ordezkaria MartIN Garde izango da, ehiza eta arrantza elkartean Remigio Lizasoain, Jon Dufurrena eta Jose Mari garmendia egongo dira, baian azken honek ez du botoa emateko eskubidea izango.
Gauza bera gertatuko da Kinto eta Erregerena mankomunitateetan.
Jorge Oteiza etnografia museoan Virginia Aleman burua izango da eta berekin batera Agustin Olabe eta Mari Carmen Iribarrenek osatuko dute.

Bai euskarari batzordean Rakel Goñi eta Begoña Sanzberro egongo dira. Cederna-Garalur garapen agentzian alkatea eta Martin Garde. Nafarroako informatikako udal elkartean alkatea eta Santi Aldako. Eta azken hauek ere ordezkaritza osatuko dute Nafarroako udal eta kontzejuen federazioan.
Bertzeak bertze, UPN abstenitu egin zen Berroetako eskola zaharraren birmoldaketarako aurkeztu den aurrekontuarekin, izan ere, hasierako 60.000 eurotan aurreikuspen falta egon zela uste baitu. Aldako zinegotziak argudiatu zuen %65 hazi dela hasierarako aurreikusitakoa gapirioak erabat ustelduta zeudenez, denak ordezkatu behar izan baitira.
Bestalde, Nabaiko aldeko 7 boto eta UPNko aurkako 5ekin, osoko bilkurak 27.840 euroko gastua onartu zuen Baztanen magnesita ateratzeari buruzko aholkularitza bat sortzeko.
UPN alderdiko Begoña Sanzberrok agertu zuen harriduraz hartzen zutela berria eta lanei buruzko xehetasunak eskatu zituen. Virginia Aleman alkateak erran zuen erabaki bat hartzeko beharrezkoak zirela.
Sanzberrok erantzun zuen erranez erabaki bat hartzeko gastu hori egitea alferrikakoa zela. Martin Gardek adierazi omen zuen ikerketek Magna enpresa behartu dutela aurreikusten ez zituen neurriak hartzera eta gaia nahiko serioa dela aholkularitza teknikoa eta objetiboa bilatzeko. Begoña Sanzberroren iritziz, ezin zaio enpresari behartu miloi bat euro gastatzera, gero ezetz errateko. Uste du hobe dela udalak alde edo aurkako intentzioen adierazpena egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun