2007ko apirilaren 2an Baztango udalak plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egitea onartu zuen. Eneko-Eskosko Lepo, Labatoa eta Eskisaroi parajeetan aurkitzen ziren egur loteak.
Behin enkantea egin eta proposamenak ikusita udalak aho batez erabaki du hauek esleitzea.
1 lotea Eneko eta Eskosko Lepo parajean aurkitzen da. Iurretako Central Forestal enpresa izan da proposamena egin duen bakarra eta balorazio teknikoa eta baldintzak ikusita, 42.108 euro gehi bez balioan ematea onartu du.
2 lotea Labatoa parajean aurkitzen da.. Lote honengatik ez da inolako eskaintzarik jaso.
3 lotea Eskisaroi parajean aurkitzen nda. Iurretako Centrak Forestal enpresa izan da proposamena aurkeztu duen bakarra. Balorazio etknikoak eta baldintzak ikuista, lote honen truke 16.970 euro gehi bez balioa ematea onartu du.
Eskaintza bakarrak izan dira eta onetsi dira, behin behineko fidantza udalaren esku geratuz.
Esleipen hartzaileari jakin erazi eta enkantean aurkeztutako proposamenen irekieraren akta bidaliko zaio.
Bertzalde, hutsik geratu da Baztango Labatoa parajean aurkitzen den aprobetxamendua. 13.055 pinuz osatuta dago, 1.838 metro kubiko zur eta 2.757 zuhaixka osatzen dute. Lizitazioaren oinarrizko prezioa 13.821 eurokoa izango da.