Artzain txakur txapelketa Amaiurren

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 14a

Asteazkenean Amaiurko besten barne, artzain eguna ospatuko da. Goizeko 10:00etan Baztan-Bidasoako VI. Ardi erakusketa eta lehiaketa eta gasna lehiaketa egingo dira. Horrez gain, artisauen erakusketa ere izanen da.

Ardi lehiaketari dagokionez, 2 kategorietan banatuko dira ardiak, buru gorriak eta buru beltzak. Lote bakoitzean 6 ahari eta ahariko bat sartuko dira.
Buru beltzetan 30 lote aurkeztuko dira eta buru gorrietan 28. Bera, Ezkurra, Urdazubi, Zugarramurdi, Ituren eta Baztangoak izango dira parte hartzaileak. Lote bakoitza eraman alde 50 euroko saria eskuratuko du artzain bakoitzak eta porte alde, beste 42 euro.
Buru beltz eta gorrietan hiru kategorietan daude banatuak ardiak:
1. kategoria 6-18 hilabete artekoak
2. kategoria 18-36 hilabete artekoak
3. 36 hilabetetik goitikoak
Kategoria bakoitzeko 4 sari banatuko dira:
1. saria 65 euro
2. saria 60 euro
3. saria 55 euro
4. saria 50 euro
Hortaz, buru gorrietan 12 sari eta beltzetan beste 12 banatuko dira.

Gasna lehiaketari dagokionez, 3 kategorietan banatzen dira gasna egileak:
1. artzainek etxean egindako gasnak
2. artzainek kanpoko esnearekin egindako gasnak
3. industrial modura egindako gasnak
Bi sari banatuko dira:
1. saria 60 euro
2. saria 50 euro
Artisau erakusketan eskualdeko 10 esku langileek parte hartuko dute.

Arratsaldeko 17:00etan artzain zakur desfilea egingo da. 17:30ean artzain zakur lehiaketa eta Patxi Etxeberriaren III. memoriala egingo da Amaiurko Gazteluko malda parajean.
Artzain zakur txapelketek tradizio handia dute Euskal Herrian.
Amaiurko txapelketa nazioartekoa da, eta aurtengoan eginen den XXXII. Edizioan, Euskal Herri osoko artzainak joango dira.
Txapelketak hiru proba baztergarri ditu, eta horietan zakurren trebetasuna ez ezik, obedientzia ere neurtzen da.
Lehenengo frogan gehienez ere 3 minututan, eta ardirik gabe, zakurrak zirkuitu bati itzulia emanen dio.
Bigarrenean ardiak hartu eta artzainaren ondora bilduko ditu 6 minututan, tartean ateka batetik pasatuz.
Hirugarrenean ardiak hesi baten barnera sartu eta atera beharko ditu, gehienez ere 9 minututan.
Frogak ikusi nahi dituzten zaletuek 5 euro ordaindu beharko dute.
Guztira 12 parte hartzaile izango ditu txapelketak:
1. Bizkaiko Joxe Urien, Bat zakurrarekin.
2. Euskal Herriko txapelduna den, Bizkaiko Xabier Urien, Txiki zakurrarekin.
3. Amaiurko Felix Irigoien, Xatur zakurrarekin.
4. Nafarroako azpi txapelduna, Oronoz-Mugairikoa den Jorge Oteiza, Labri zakurrarekin.
5. Nafarroako txapelduna, Aresokoa den Antonio Alustiza, Txiki zakurrarekin.
6. Amaiurko Joxe Mari Istilart, Xarpa zakurrarekin.
7. Gizouzkoako txapelduna den Ramon Larrañaga, Lista zakurrarekin.
8. Bizkaiko txapelduna den Kepa Ardanza, Izar zakurrarekin.
9. Gipuzkoako Matxinbentako Pello Segurola, Artzain zakurrarekin (border-kollye arrazako txapelduna)
10. Iparraldeko txapelduna, Iholdiko Xano Xarotigarai, Umil zakurrarekin.
11. Iparraldeko azpi txapelduna, Heletako Juan Mihura, Melisa zakurrarekin.
12. 2006ko txapelduna, Oiartzungo Mikel Aizpuru, Beti zakurrarekin.
Parte hartzaile guztiek saria jasoko dute, honela banatuta:
1. 100 euro
2. 90 euro
3. 80 euro
4. 60 euro
5. eta gainerakoek 50 euro
Artzainei bazkaria eta afaria ere emango zaie.

Artzain egunaren antolaketak 11.000 euroko aurrekontua du. Liburuxka bat argitaratzen dute antolatzaileek eta hala, 7.000 euro ateratzen dituzte, ETBk ere publizitatea jartze alde dirua ematen du, sarrera 5 euro kosta da, eta gainerakoa udalak jartzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun