Amaiurko eliza eta errotan zenbait moldaketa egin dira. Errotan egindako moldaketa lanen ondorioz, turistek ikus ahal izaten dute, eta gainera apartamentu turistiko bat errentan emateko aukera dute esleipen hartzaileek. Errotan uda partean taloak ere salgai jartzen dituzte.
Herriari bizitza handia ematen dio eta gainera bertze pizgarri turistiko bat sortu da.
Horrez gain, Jasokunde elizako lehenagoko serorategian turismo zentroa eta baliabide anitzeko gela bat eratu ziren.
Bertan, ikasturtean zehar zenbait ikastaro antolatu dira, eta orain margo erakusketa bat ikusgai jarri dute.
Bertan Elizondoko Ana Mari Marin, Tomas Sobrino eta Kepa Arizmendi, Erratzuko Joxe Mari Apezetxea eta Arizkungo Xabier Soubelet eta Begoña Durrutiren lanak zintzilikatu dira.
Asteartetik igandera zabalik dago, goizeko 10:30etik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Irailaren 2a izanen da ikusteko azken eguna.