Elizondoko elizako lorategian zegoen Ama Birjinaren irudia lapurtu dute

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 25a

Santxotenaren irudia harrizko zutabe baten gainean zegoen, eta bere oinarria hautsita agertu da

Larunbatetik iganderako gauean Elizondoko elizako lorategian zegoen marianaren brontzezko irudia lapurtu zuten. Froga zehatzik ez badago ere, itxura guztien arabera lapurreta izan da, eta ustezko lapurrek eskultura hartzeko zutabea hautsi zuten. Irudia Xabier Santxotenak egina zen, eta gutti gorabehera 25 zentimetroko altuera zuen.

Azken hamaika urteotan Marianaren irudiaren zegoen lorategian, baina aitzinetik Pilar Ama Birjinarena. Hau ere desagertu egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun