Larunbatetik iganderako gauean Elizondoko elizako lorategian zegoen marianaren brontzezko irudia desagertu zen. Froga zehatzik ez badago ere, itxura guztien arabera lapurreta izan da, eta ustezko lapurrek eskultura hartzeko zutabea hautsi zuten. Irudia Xabier Santxotenak egina zen, eta gutti gorabehera 25 zentimetroko altuera zuen.
Azken hamaika urteotan Marianaren irudiaren zegoen lorategian, baina aitzinetik Pilar Ama Birjinarena. Hau ere desagertu egin zen bere garaian.