Igandean, Baztandarren Biltzarra egunean, tonbolan saririk jaso ez zuten zenbakien artean zozketa egin zen 1.340 euroko saria banatzeko. Zozketa egin ondoren, honako hau izan da zenbaki sariduna: 5.113.
Irabazleak 15 eguneko epea izanen du bere txartela aurkezteko. Saridunik agertzen ez bada, 9.592 zenbakiak jasoko du saria, eta bertzela 9.237ak. Bigarren eta hirugarren zenbaki hauek astebeteko epea izanen dute berain txartelak aurkezteko.