Ortziralean lan istripuan hildako langilea gogoan, protesta egin zuten atzo Elizondoko Foru Plazan, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Ordu erdi bat iraun zuen elkarretaratzeak, eta segurtasun eza salatu zuten sindikatuek. Gisa berean, kritikatu zuten Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak "lan istripuak %25 murriztuko zituela agindu arren, ez duela neurririk hartu". Lan baldintzak hobetu gabe istripuak guttitu nahi direla ere salatu zuten.
Langileak Baztangoiza Eraikuntzan egiten zuen lan, eta Arizkungo industriagunean lanean ari zela bederatzi metroko altueratik erori zenean hil zen.