Baztangok Ana Maria Buican fitxatu du

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 23a

Baztango kirol taldeak denboraldi honetako azken fitxaketa egin du. Ana Maria Buican da bere izena. 1979. urtean jaio zen Errumanian eta alboan edo lateral postuan ari da.
Bere azkeneko taldeak hauek izan dira:
2003-2004: Errumaniano ohorezko mailako Baia Mare taldean.
2004-2005 denboraldian Espainiako ohorezko mailako Astroc Sagunto taldean.
2005-2006 denboraldian Espainiako ohorezko mailako Balonmano Leon taldean.
2006-2007 denboraldian Errumaniako ohorezko mailako Baia Mare taldean. Gainera Errumaniako selekzioarekin jokatu du.

Kalitate handiko jokalaria da eta joko arlo desberdinak menperatzen ditu. Erasoan kalitatea emango dio Baztangori, golak sartzeko erraztasuna baita bere ezaugarri aipagarriena. Defentsan ere maila altua ematen du, bai erdian eta baita alboetan ere.

Modu honetan, 2007-2008 denboraldirako taldea horrela gelditu da:
Atezainak: Amalia Saftoiu, Laura Benavente eta Itziar Goienetxe.
Hegalekoak: Izaskun Danboriena, Itsaso Slaburu, Mirela Chirila eta Cintia Albertini.
Albokoak: Irati Berruezo, Ana Maria Felix, Larissa Shumilova, Ana Maria Buican, Ines Laborra eta Noelia Quintanilla.
Erdikoak: Ildikó Valeczkai, Mirela Trigueros eta Nerea Gil.
Piboteak: Totu Iturzaeta eta Kinga Toth.

Jokalariek abuztuaren 6an hasiko dute aurre denboraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun