Baztango Kirol Taldeko Magna BKT Gazte Taldea kanpoan izan berria da, Torrellanoko nazioarteko txapelketan. Uztailaren 14tik 19ra mundu osoko hainbat talderen aurka aritu behar izan zuen: Valentzia, Eltxe, Suedia, Islandia... Batzuk galdu, bertzeak irabazi, egunero bi partida jokatu zituzten, goiz eta arratsaldez, eta fisikoki gogorra izan arren, gustura itzuli ziren. Laugarren postua lortu zuten baztandarrek, baina horrez gain, baita Kiroltasun Saria ere.