Belatek antolatutako herriarteko pilota txapelketa irabazi dute Baztango pilotariek. Barañaingo Retegi II.a pilotalekuan jokatutako finalean 2 eta 1 nagusitu zitzaizkien Lesakako bikoteei. Maila desberdinetako hiru partida jokatu ziren. Benjaminetan, Elizondoko Iñaki Anso eta Mattin Asiain berroetarrak 18 eta 6 irabazi zieten Lesakako Ubiria eta Oronozi. Kimuetan, Lesakara joan zen txapela. Aitor Almandoz lekaroztarrak eta Dario Trantxe elizondarrak 18 eta 14 galdu zuten Arbelaiz eta Zamorano lesakarren kontra. Partida erabakioarra haurren artekoa izan zen. Joseba Arizmendi oronoztarrak eta Joseba Apeztegia iruritarrak 18 eta 15 garaitu zituzten Maia eta Sanjurjo lesakarrak.Nafarroako txapelketa hau maiatzean abiatu zuten, eta bertzeak bertze, Igantzi, Bera, Baztan eta Lesakak parte hartu dute. Finalerdietan, baztandarrek 3-0 irabazi zieten Ultzamako taldeari, eta Lesakak Igantzi izan zuen parez-pare. 2-1 nagusitu ziren lesakarrak