Amaiurko gazteluaren eguna 2007

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 18a

Gudari ezagunaren oroi harriaren aurkezpena larunbatean egingo da eguerdiko 12:00etan Amaiurren.
Pello Iraizoz artisauak landutako 4 metroko harria da Gudari ezagunaren oroi harria.
Ekintza honen antolatzaileak Baztango udala, Amaiurko herria eta “Pro libertae patriae gens libera estae” elkartea dira.
Eskultura Amaiurko gazteluko bidean dagoen ermitaren aldamenean kokatuko da. Momentuan estalia dago eta inaugurazio egunean ikusteko aukera izango da.
Eskultura hau egin ahal izan da aportazio partikularren bidez, hortaz, herriak ez du deus ordaindu behar izan.
Pedro Mari Esarteren ideia izan da hasieratik eta bere asmoa gauzatzea lortu du.
Inaugurazio ekitaldian Virginia Aleman Baztango alkateak, Pedro Mari Esartek eta Migel Jose Ariztia Amaiurko alkateak hitz batzuk eskainiko dituzte eta segidan, Pello Iraizoz eskultura egileak eskulturaren erranahairen nondik norakoak agertuko ditu.
Segidan, luntxa izango da Amaiurko Gaztelu elkartean.
Pedro Mari Esarte historiarekin erabat maiteminduta dago eta liburuaz idatzi eta kolaborazioak egiteaz gain, mota honetako ekintzetan parte hartu nahi izaten du.
Horren karietara Pedro Marik berak ostegunean arratsaldeko 20:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean “Los infanzones navarros” XIII eta XIV mendeak izeneko liburua aurkeztuko du.
Antolatzaileak Nabarralde Pro libertate Patriae Gens Liberae State elkartea eta Baztango udala dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun