Nafarroa osoko DBHko 280 ikasleen artean, Lekaroz-Elizondo Institutuko ikasle taldebatek CEINek (Centro Europeo de Empresa e Innovacion), azken urte hauetan antolatzen duen EJE programan (Empresa Joven Europea) parte hartu du, bere kooperatiba birtuala sortuz.
Ikasturte hasieran, ikasleek kooperatiba sortu eta Espainia eta Europako bertze ikastetxeekin euren produktuak trukatu zituzten. Gerora, enpresa erreal batek egiten dituen pausoak segitu zituzten: produktuak merkaturatu... Azken batean, helburua, ikasketak akitzerakoan lan munduan aurkituko duten errealitatearekin harremana izatea da.