Uda honetan ere, mendian sua egitea debekatua egonen da. Eguraldi presibisioek arras uda beroa heldu zaigula diote, eta garai honetan suaren arriskua haunditu egiten da. Orain arte ikusitako eguraldiarekin ez du arriskuaren inongo itxurarik, baina larrialdi kasuan omen gaude. Horregatik, nekazariek zein turistek kanpoan edozein su egitea debekatua dute. Gisa berean, mendian sartzen diren ibilgailuak baimen berezia dutenak izanen dira, nekazaritzako ibilgailuak, alegia. Edozein sasi edo garbiketa erretzeko ere baimena behar da.