Baztango kirol taldeak jokalari berriak aurkeztu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

TTIPI TTAPA

Baztango Kirol taldea 2007-2008 denboraldirako taldea prestatzen ari da. 2006-2007 denboraldia 4. postuan akitu zuten eta igoera fasea jokatzeko zorian egon ziren, baina azkenean, atean geratu ziren.
Denboraldi honetako fitxaketak orain arte hauek izan dira:
-Atezainak: Amalia Saftoiu eta Laura Benavente.
-Hegalekoak: Mirela Chirila eta Cintia Albertini.
-Piboteak: Kinga Toth.
-Lateralak: Ana maria Felix eta Larissa Shumilova.
-Zentrala: Mireia Trigueros.
Bertze fitxaketa baten berri uztzailaren 16an emanen dute. Goi mailako lateral bat da, baina oraingoz kontratua sinatuta duenez bertze talde batekin, hori akitu arte ezin dituzte zehaztapen gehiago eman.

Aurtengo bajak, berriz:
-Atezainak: Svetlana Bogdanova eta Lucia Parini.
-Hegalekoak: Bettina Palotas.
-Piboteak: Ainara Unanua.
Lateralak: Lucia Fernandez, Krisztina Veszeli, Jaione Larre eta Amaia Irigoien.
-Zentralak: Andrea Rodriguez.
Ainara Unanua eta Andrea Rodriguezek ikasketak direla eta uzten dute, eta Amaia Irigoienek, berriz, eskubaloia uzten du.

Fitxaketen artean azkena, Laura Benaventerena.
20 urte ditu, 1,78 metroko garaiera eta 68 kiloko pisua. Atezain postuan aritzen da. 2006-2007 denboraldiko ligan, Zaragozako lehen mailako Rotulos Plasneon taldean jokatu du. Aitzinetik, Balonmano Ejea de los Caballeros taldeko jokalaria izan da. Aragoiko azpiko selekzio guztietan aritu da. Denboraldi honetan, Amalia Saftoiu eta Itziar Goienetxe gaztearekin batera, Magna BKT taldearen atea defendatuko du. Bat bateko errendimendua emateko jokalaria da, baino batez ere, etorkizun handikoa, eta urte batzuetan goi mailako atezaina izateko aukerak dituena.

Aurten berrikuntza gisa, Baztango kirol taldeak bere talde guztiak batera aurkeztuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun