Virginia Aleman Baztango alkatesak zuzendu duen lehen bilkuran, udaleko batzorde guztiak Nafarroa Bai taldearen esku geratzea erabaki da, UPN taldeko zinegotziek emandakoei uko egin ondoren.
Arruntak diren osoko bilkurak hilabetean behin ospatuko dira, eta beti hilabeteko lehenengo astelehenetan, goizeko 12:00etan. Beti ere besta tokatuko balitz, aurreko lanegunean egingo da. Gobernu Batzordea saioa arruntean astean behin bilduko da, zehazki, astelehenetan goizeko 9:00etan. Besta izango balitz ondoko asteartean goizeko 12:00etan egingo da.
Alkatesa buru izango da eta parte hartuko dute Santiago Aldako, Martin Garde eta Remigio Lizasoain Nafarroa Baiko zinegotziek eta UPNko Leopoldo Jaenek.
Barne saileko batzordea, ogasuna eta kontuenaren ordezkaria Santiago Aldako izango da eta berekin batera Martin Garde eta UPNko bi zinegotzi.
Hirigintza eta etxebizitzakoa Agustin Olabe, Remigio Lizasoain eta UPNko bertze birekin.
Abeltzaintza eta mendiena Jon Dufurrena eta Remigio Lizasoain eta UPNko birekin.
Abeltzaintza eta mendiena Jon Dufurrena eta Remigio Lizasoain eta UPNko birekin.
Ongizate, kirol eta euskerakoa Rakel Goñi, Martin Garde eta UPNko birekin.
Hezkuntza, kultura eta turismokoa Martin Garde, Agustin Olabe eta UPNko birekin.
Osasunekoa UPNri esleitu zaio, baina taldeak ez hartzea erabaki duenez, Rakel Goñi izango da ordezkaria, eta UPNk bere ordezkariak erabaki beharko ditu.
Alkate orde Santi Aldako, Martin Garde, Remigio Lizasoain eta Leopoldo Jaen izango dira.