Denboraldi borobila egin du Baztan Futbol Taldeak

Maite Oteiza 2007ko ekainaren 22a

Gorabeheraz beteriko urtea izan da Erregional Mailan aritu diren futbolarientzat. Azken bi urteetan igoeraren atarian gelditu ondoren, denboraldi hasieran helburu nagusia Preferente mailara igotzea zen, baina baja eta lesio larriak tarteko, denboraldiaren hasiera eskasa izan zen. Azkenean, lehen fasea igoera jokatzea ahalbidetzen zuten postuetatik puntu bakar batera gelditu ziren. Hortik aitzinera, Nafarroako Kopa jokatzea egokitu zitzaien, eta egokitu bakarrik ez, baita finala irabazi ere. Ekainaren 16an jokatu zuten finala Los Arcoseko Urantzia taldearen aurka, eta 3 eta 0 gailendu zen Baztango taldea. Amaiera borobila, erdipurdi hasitako denboraldiari. Jokalariak ere —argazkian— pozik garaipenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun