Azken denboraldi honetan Baztan izenak harreman haundia du kultura arloarekin. Horren lekuko ditugu argitaratu diren hainbertze liburu, Baztango historian eta gure inguruan oinarrituak, baita Lekarozko kolegioan grabatzen diren pelikulak ere. Hain zuzen, ekainean Francisco Avizanda Izabako zuzendariak bere film luzearen grabaketak ekarri ditu Lekarozera, “Hoy no se fía, mañana sí” filmaren grabaketak, alegia.
Iruñean eta Tafallan egon ondoren, Lekarozera etorri ziren, eta Madril izanen dira hurrengo eszenatokiak. Bertan parte hartzen duten aktore-aktoresa protagonistak Albert Prat, Carolina Bona eta Frank Capdet dira.