52 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu dira

Maite Oteiza 2007ko ekainaren 22a

TTIPI TTAPA

Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa egin zuen ekainaren 9an Arizkunenean. Hala, euskararekiko konpromisoa adierazten duten Baztango hainbat enpresa, saltoki eta entitatek ziurtagiria jaso zuten, guztira 52 entitatek. Ekitaldian izan ziren, bertzeak bertze, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia, Virginia Aleman alkatea, Josetxo Apezetxea Baztango euskalgintzako kidea eta Xorroxin irratiko esataria eta Itsaso Aleman EHNEko ordezkaria. «Gu gara, guztiok elkarrekin, euskararen eguzkia pizten dugunak», adierazi zuen Mendigurenek, eta Virginia Alemanek, bere aldetik, erran zuen«merkataritza, zerbitzuak eta enpresa mundua da egun euskararen erabilera sozialak duen erronka nagusietako bat». Gisa berean, aipatu, martxoan Baztango Udalak hitzarmena berritu zuela Kontseiluarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun