Bi egunetan bi istripu izan dira Baztanen. Ekainaren 16an, larunbat goizean Iruritako Txoklero kurba izenaz ezagutzen dugun lekuan, kotxe bat arbolaren kontra joan zen, eta buelta eman eta lau xirrikak airean gelditu zen. Nahiz eta ikusgarria izan, eta suhiltzaileek bertara joan behar izan bazuten ere, zorionez gidariak ez zuen min haundirik hartu. Biharamunean, Erratzuko sarreran, San Pedro Xaharrean, bi kotxek aurrez aurre elkar jo zuten. Bertara Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak, anbulantziak eta foruzaingoak hurbildu ziren. Kotxe bateko hiru zaurituak Iruñerat eraman zituzten eta han ingresatu. Bertze kotxeko biak kolpeak jasan zituzten.