Pasa den abenduan zabaldu zuten Elizondon Foruzaingoaren komisaria. Orain lau foruzain daude, eta Nafarroako Gobernuko Barne departamentuak argitaratutako foru agindu batek dionez, laster hogeita lau izanen dira. Hogeita lau foruzain hauek Zugarramurdi,Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Malerreka, Goizueta, Bortziriak, Lantz eta Odietako herrietan barna ibiliko dira. Denetara 27 udalerri eta 25.425 herritar izanen dituzte beren ardurapean.