Ekainaren 16an, eguerdiko 12etan, Baztango Batzar Nagusiko gelan Udal berria osatuko duten zinegotzi berriek beren karguak hartu zituzten. Nafarroa Bairen aldetik, Virginia Alemanek kargua errepikatuko du eta bera izanen da alkate, zazpi zinegotzirekin. Oposizioan, berriz, UPNk sei zinegotzi izanen ditu, Begoña Sanzberro buru duela.Udaletxe inguruan Guardia Zibilaren presentzia nabarmena izan arren, ez zen istilurik izan.
Adin-mahaia honelaxe osatu zen: zinegotzirik zaharrena Remigio Lizasoain, gazteena Jon Dufurrrena, Mª Jesus Muñoz idazkariaeta Paula Casares euskara teknikaria. Plenoa bukatzerakoan, Julen Mitxeltorenak eta Mª Carmen Irungaraik baliogabetutako ANVko zinegotziek hitza hartu zuten. Bi hauei legozkieken eserlekuak NaBai eta UPNri eman zaizkie.
Legealdi berriko udal-batzordeak ekainaren 23an osatu ziren.