Elizondoko Aise taldeak irabazi du Baztan-Bidasoako XIV. txapelketa

Gurutze PIKABEA 2007ko ekainaren 11

Maiatzaren 26an jokatu zen Baztan-Bidasoako 14. futbito txapelketa, eta aurtengo lehendabiziko bi postuak Baztanera joan ziren. Txapelketan aritu diren 16 talderen artean Elizondoko Aise taldea eta Arraioz taldea ailegatu ziren finalera, eta Aisekoak gailendu ziren 6 eta 5. Hasierako ligan zazpi jardunaldi jokatu behar izan zituen talde bakoitzak, eta Arraiozek horietatik sei irabazi zituen. Bakarra galdu zuen, Berako Lur Lan Eskabazioak Baietzen aurka. Final laurdenetan Patxaran Ordoki izan zuen aurkari, eta finalerdietan Lur Lan Eskabazioak. Aise taldeak, berriz, hasierako zazpi partidu horietatik bortz irabazi zituen. Doneztebeko Bar Titi taldearen kontra, eta Amaiurko Patxaran Ordokiren kontra galdu zuen. Final laurdenetan Kortarixar garaitu zuen, eta finalerdietan Titi Ostatua.Taldekako sailkapenaz gain, banakako sariak ere banatu ziren. Golegile onena Kortarixar Sagardotegiko Asier Maritorena izan zen. 20 gol sartu zituen txapelketa osoan. Gibeletik, Arraiozko Daniel Etxeberria eta Goizalde Ostatuko Iban San Jose izan ziren,12 golekin. Atezainik onenaren saria Lur Lan taldeko Xabier Fagoagarentzat izan zen. Txapelketa osoan, 7 gol baino ez zituen jaso. Bigarren eta hirugarren postuak, Legasako Xanpaleko Fernando Maciciorrentzat eta Arraiozko Jon Francesena Zubillagarentzat izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun