Merkatari Elkartearen sari banaketa

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 11

ttipi-ttapa

Maiatzaren 21az geroztik indarrean egon ondotik, ekainaren 5ean banatu zituen Bertan Merkatari Elkarteak “Irabazi zure pisua eurotan” kanpainako sariak. 20 eurotik goitiko erosketa egiteagatik txartel bat jaso zuten bezeroek, eta irabazleek euren pisuaren araberako diru kopurua jaso dute. Saridunak hauexek izan dira: Almandozko Begoña Etxalar Dia janaridenda, Oronoz-Mugairiko Gurutze Aizpuru Arkupe goxotegia, Anizko Dorita Barrenetxe Pottoki, Iruritako Luismi Arraztoa Iparla Kirolak, Gartzaingo Milagros Zelaieta Ipingi arropadenda, Iruritako Mª Cruz Aleman Pinturas Irular, Elizondoko Karmentxu Inziarte Ruiz Etxea, Mª Jose Bidegain elizondarra Belzunegi, Etxalarko Beñat Mitxeltorena Mallenea eta Lekarozko Mª Jose Etxeberria Mirari Lentzeria. Argazkian ageri dira saridunetako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun