Behiak Erdizen

Maite Oteiza 2007ko ekainaren 11

TTIPI TTAPA

Urtero bezala, ekainaren 1ean Erdizen mugimendua somatu zen. Izan ere, Baztango nekazariek behiak Erdizen sartu zituzten. Baztango Udaleko guardek behiei VB seinalea markatu zieten, eta zenbatu ondotik, uda guzirako pasoa eman zieten. Aurten inoiz baino jende gehiago bertaratu zen, EHNE sindikatuak eta Erdiz Bizirik plataformak gosari-hamaiketakoa antolatu baitzuen egin nahi den harrobia kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun