Xareta eta Baztango medikuen azalpenak

Maite Oteiza 2007ko ekainaren 11

Arizkuneneako goitiko sabaia ia-ia beterik,eskualdeko medikuek une honetan zein egoeratan dauden azaldu zuten. Aitzineko Ttipi-Ttapan agertzen ziren arrazoiak ; Nafarroa mailan ematen direnetaz gain (kontratu txarrak, Osasunbidearen beharretara egokitu, soldata baxuak...) bertze batzuk ere kontuan hartu behar dira, bertakoak direlakoz. Erribera aldean, duela urte bat ematen zen arazoa guregana ere ailegatu da orain. Kontuan hartuz gero eta maizago gaten garela medikuarengana, zerbitzuak ez dira ugaritu, ezta langilegoa ere.

Bertzalde, bertako orografia ez da erakargarria profesionalendako, 400 kilometro koadrotan baserri aunitz dagoelako, eta arras hedatuak, gainera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun