Hareharri harrobia irekiko dute Azpilkuetan

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 6a

Iruritako Harri Lan enpresak kudeatuko du gunea

Baztango Udalak baimena eman du Azpilkuetan egin nahi den hareharri harrobirako. Erabakia gobernu batzordeak hartu du eta Ingurumen Sailari eta Elizondoko Osasun zentroko lehen arretarako taldeari horren berri eman zaie. Eskiz izeneko lekuan eginen den harrobia irekitzeko baimena Iruritako Harri Lan enpresari eman zaio, bertan hareharria aterako dutelarik.

Gisa horretako harria Baztango harlauza egiteko erabiltzen da, gure eskualdean maiz ikusten delarik espaloietan, etxe izkinetan, arkupetan, eta leiho eta ateetako buruetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun