Hirugarren fitxaketa burutu du Magna BKT taldeak

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 5a

Hogeita bost urte dituen Mirela Chirilak eskuineko hegalean arituko da

Heldu den denboraldia prestatzeko asmotan, Magna BKT eskubaloi taldeak jokalari batzuen probatzen segitzen du aste hauetan. Asteburuan hirugarren fitxaketa baten berri eman du, Mirela Chirila 25 urteko errumaniarra.

Metro eta hirurogeita hamar, eta 64 kilo dituen jokalariak eskuineko hegalean aritzen da. Lehen aldia izanen da eskubaloian aritzeko bere herritik ateratzen dela. Orain arte, 4 denboraldi egin ditu Errumaniako lehen mailan Timisoarako Unibertsitateko taldean, 1999tik 2003ra. Ondoko urtean saltoa eman zuen ohorezko mailara, eta urte batez Renin Deva taldea aritu zen. Azken hiru denboraldiak berriz, Errumaniako maila altuenean aritzen den Cetate Devan jokatu du.

Joxe Iturzaeta Magna BKTko zuzendari teknikoak jakinarazi duenez jokalari egokia iruditu zaie postu horretan aritzeko jaurtiketa ona duelako. Gainera eskuineko lateralan jokatzeko gai da baita 6 metrotik zirkulatzeko ere. Defentsan ongi moldatzen zela ere azpimarratu nahi izan du Baztango teknikariak.

Anna Maria Felix hungariarra eta Amalia Corina Saftoiu errumaniarrarekin batera dagoeneko aurtengo hirugarren fitxaketa du Batzango Taldeak eta Ttipi Ttapak jakin duenez bertze batzuk burutzekotan omen dago, tartean pibote batena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun