Belate eta Almandozko tuneletan gaueko trafikoa aldizkatua izanen da hilabete batez

ttipi-ttapa 2007ko eka. 1a, 18:23

Azterketa eta mantenamendu lanak egin behar dituztela eta karril baten beharra izanen dute

Heldu den igandetik aitzinera azterketa eta mantenamendu lanak egin behar dituztela eta, trafikoa aldizka bideratuko dute gauaz N-121-A errepideko Belate eta Almandozko tuneletan. Neurriak gutti gorabehera hilabete bat iraunen du, eta ahal bezain eragozpen gutti eragiteko lanak arratseko 22:30etik goizeko 6:30ak arte eginen dira. Epe horretan tunelen argiztapena, suteen aurkako segurtasuna, haizeztapena eta iragankortasuna aztertu behar dituzte eta horretarako karril bat okupatzea beharrezkoa da, beraz trafikoa aldizkatua izanen da semaforo batzuen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun