Ekainaren 1ean, urtero bezala Erdizko komunaletan sartzen diren aziendak markatzen direla eta, Erdiz Bizirik taldeak eta EHNE sindikatuak egun hori hautatu dute Magnak bertan egin nahi duen proiektuaren aurkako elkarretaratze bat egiteko. Hori dela eta, bihar goizean, aziendak markatzen diren lekuan, Anzaldeko Bordan, gosari herrikoia prestatu dute hurbilduko diren guzientzat. Haraino autoz joatea ezinezkoa delako interesatuak diren guzientzat hitzordua 9:30ean paratu dute Pitzamarren, Irurita eta Artesiagaren arteko 13. kilometroan, handik oinez joateko ordu laurden batez.