Lehen lerroko hungariar bat fitxatu du BKTk

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 28a

Iaz ohorezko mailan 125 gol sartu zituen

Magna BKT eskubaloi taldea heldu den denboraldia prestatzen ari da dagoeneko. Joan den astean Amalia Corina Saftoiu 24 urteko atezain errumaniarraren fitxaketaren berri eman zuen, eta asteburu huntan Anna Maria Felix lehenbiziko lerroan aritzen den hungariarraren fitxaketa burutu du.

Heldu den denboraldian Baztango taldean arituko den emakumea metro eta 90eko altuera eta 72 kilo ditu. BKTko teknikariek jakinarazi dutenez, kanpoko jaurtiketan oso trebea da eta bere altuera eta gaitasun fisikoak direla eta, defentsa ere garrantzitsua izan daiteke. Atzerrian jokatzea erabaki zuelarik Alemaniako Bundesligan jokatu zuen 2003- 2004 denboraldia. Ondoko bi denboraldietan lehen mailako Salud Tenerife taldean aritu zen, eta 104 gol sartu zituen. Bukatu berri den denboraldian Ohorezko Mailan aritu da Marina Park taldearekin, eta 125 gol sartu ditu bere taldea mailari eusten lagunduz. Irailetik aitzinera Magna BKT taldean arituko da eta talde kideekin batera estatuko maila gorenera igotzea izanen dute helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun