Iruritako bestetako Salbatore Egunean, dantzarien emanaldia hasi baino lehen, Maribel San Joseri omenaldi xume eta hunkigarria egin zioten herriko dantzariek, azken 25 urteetan dantza berriak erakuzteaz gain, galduta zeuden zenbait dantza ere berreskuratu dituelakoz. Asier Marriezkurrenak eta Andrea Karrikaburuk lore sorta eta kuadro bat oparitu zizkioten. Ondotik, Andres Elizaintzin, Nuria Garate, Aritz Urrutia eta Idoia Argainek ohorezko aurreskua eskaini zioten, bertakoak hunkituz. Larunbatean, berriz, zikiro jatean, Amets Arzallus eta Kolinaren bertsoak jaso zituen. Orain dela lau urte, lehenbiziko aldiz etorri ziren berarekin.