Magna BKTk fitxaketa berriei ekin dio

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 25a

Aurtengo lehena orain arte Tenerifen aritzen zen Amalia Corina errumaniarra izan da

Denboraldia bukatu berria, Magna BKT eskubaloi taldeak heldu dena prestatzen ari da dagoeneko, eta horretarako fitxaketa berriei ekin dio. Aurtengo lehena Amalia Corina Saftoiu 24 urteko atezain errumaniarra izan da.

Gaztea bada ere, goi mailan aritua den jokalaria da, eta estatistika onak dituena. Bi mila eta hiruan jokatutako junior mailako munduko txapelketan Errumaniako selekzioarekin aritu zen, eta jaurtiketen %45 gelditu zituen. Penaltietan berriz hoberena izan zen. Bi mila eta lau, bi mila eta bost denboraldian Bukaresteko Rapiden jokatu zuen eta ondoko urtean Frantziako ohorezko mailan Mioseko taldearekin. Azkenik, bukatu berri den denboraldian, Magna BKTren maila berean dagoen Tenerifen aritu da. Heldu den irailetik aitzinera, ohorezko mailara igotzea helburu duen Baztango taldearen ateak zainduko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun