Baztango Udalak 21.000 euroko dirulaguntza eskuratuko du Erratzuko kontsultategia bukatzeko

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 15a

Urte honi dagokion osasun kontsultategiak eraikitzeko edo berritzeko dirulaguntza deialdiari erantzun dio Jose Carlos Gardek, Osasunbideko Nafarroako Zerbitzuko zuzendariak. Helburu horien betetzeko herrialdeko 16 herrien artean 900.000 euroko dirulaguntza banatuko da, tartean Baztango udala dagoelarik. Gure eskualdera etorriko den laguntza bakarra 21.000 eurokoa izanen da, eta Erratzuko kontsultategiaren eraikitze lanen bigarren fasea finantzatzeko erabiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun