Joan den larunbatean Nafarroa Bai koalizioa Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean bildu zen bere programan segiduko dituen ardatzen berri emateko. Udalari dagokionari buruz hitz egiteko Virginia Aleman aritu zen eta Nafarroako Parlamentuari dagokiomari buruz berriz Maiorga Ramirez eta Patxi Zabaleta. Entzuleen artean koalizioa osatzen duten alderdietako hainbat ordezkari bertan egon ziren, alkateak eta zinegotziak bertzeak bertze.
Gaur egungo Baztango alkatea Virgnia Aleman ez zen programaren zehaztasunetan sartu baina maiatzaren 14etik aitzinera denen esku izanen zela jakinarazi zuen. Erran zuenez orain arte eraman den politikarekin segituko dute zerbitzu publikoei garrantzia emanez, eta Batzango gizartea dagoen aniztasuna kontuan hartuz. Horretarako herritarrengandik ahal bezain hurbil egonen dira.
Nafarroako Parlamentura aurkeztuko den zerrendaren izenean hitz egiteko lehen bi hautagaiak aritu ziren Patxi Zabaleta eta Maiorga Ramirez. Azken hunek urte hauetan Baztanen izan den eredua Nafarro osora zabaldu nahi zutela erran zuen.UPNren jarrera behin baino gehiagotan salatu zuen eta aldaketa aldarrikatu Gobernuan dagoen alderdiaren politika baztertzailerekin bukatzeko. Nafarroako EAko presidentearen ustez nafar guziek eskubide berdinak izan behar dituzte. Normalizazio politikoaren alde egin beharreko garrantzia ere aipatu zuen. Bere ustez EAEko zerenden baliogabetzeak prozesuaren aurkako jarrera izan da.
Nafarroa Baiko zerrenda buruak, Patxi Zabaletak ere aldaketaren premia azpimarratu zuen eaMaiorga Ramirezek egin zuen bezala Nafarroako Iparraldearen azterketa aipatu zuen baita lurralde orekaren beharra ere. Bestalde UPNk Nafarroa arriskuan dioenari buruz eranzun zuen erranez herrialdea Nafarrek nahi dutena izanen dela.