Maiatzaren 27an eginen da Baztango XIV. Mendi Itzulia

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 14a

TTIPI TTAPA

Baztango Mendigoizaleak antolatuta, maiatzaren 27an eginen da Baztango XIV. Mendi Ibilaldia. Aurtengo ibiladia Almandozen hasi eta Almandozen bukatuko da eta 34 kilometro izanen ditu. Antolatzaileek 7-8 inguruko iraupena izanen duela aurreikusi dute. Guztira egin beharreko maldek 2.120 metroko desnibela dute. Mendi martxa 7:00-7:30ean hasiko da eta Almandoztik abiatu ondotik, Burgalar (826m), Barazelai, Gartzaga (1.294 m), Okolin (1.358), Sagardegi, Zetume (1.351m) Zuriain (1.411), Belateko ermita, Belate, Belateko Gaztelua, Mendiola eta San Blasetik pasatu ondotik, Almandozera itzuliko da. Aipatu, Okolingo lepora ailegatzean bi aukera izanen direla: Sagardegiko lepora zuzenean edo Saioa mendi kaskora (1.418m). Ibilbidea erregulatzeko bortz kontrol gune ere jarriko dira: Amandozen (irteera), Barazelain, Zurianeko jaitsieran, Belaten eta Almandozen (bukaera). Kontrol guztietan janaria eta edaria eskainiko dira parte hartzaileentzat.

Izen-ematea egunean bertan egin beharko da, 6:30etik 7:30era bitartean. Aitzinetik ezin izan izanen da apuntatu. Prezioa, berriz, federatuentzat 10 eurokoa da, eta federatuak ez direnentzat 12 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun