Iruritako Damaso Zabaltza Gizarte Bilgunea obretan

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 11

Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilguneak 10 hilabete itxita egin dituenean, goitiko gelako zurezko sabaia pladurrez estaltzen hasiak da. Hiru aste dituzte lanean baina ekaina izanen da akitu orduko. Oroitu dezagun, Nafarroako Gobernuak ixteko ohartaraztapena eman zuela, zuraje horrekin sute arriskua zegoelako, eta horregatik, konpondu egin behar zen. Buelta eta traba aunitzen ondotik, pladurra paratzea onartu zuten. Lanak Angel Viela egiten ari da, 23.000 euro inguruko aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun