Baztanen hizkuntz eskubideak urratuak

Utzitako argazkiak 2007ko maiatzaren 11

Baztanen Euskal Herri guzian bezala, euskaldunon hizkuntz eskubideak egunero urratuak dira. Baztango osasun zerbitzuan lan egiten duten 36 langiletatik 12k eskuara ez dakite.Udaletxeko 27 langileetatik 2k eskuara ez dakite. Datuok ikusita, administrazio publikoak bere hizkuntza politika aldatzea beharrezkoa ikusten dugu. Eskuararen normalkuntza helburu izanen duen plana martxan jartzea ezinbertzekoa da; ondoko puntuok behintzat bete beharko lituzke: Administrazio publikoan (osasunbidean, udaletxean...) lan egiten duten langile guztiek eskuaraz jakitea. Horretarako euskaldunak ez diren langileak euskalduntzeko planak martxan jartzea eta hemendik aintzinera kontratatzen direnak euskaldunak izatea.

Udalaren lan hizkuntza eskuara izan behar da. Hau lortzeko nahitaezkoa da langileez gain, udal hautetsiak ere euskaldunak izatea

Ikastetxetatik ateratzen diren ikasle guztiak eskuaraz idatzi eta mintzatzeko gaitasuna izatea.

Eriek beren hizkuntzan bere sentimentuak ezin adierazi izana.

Udaleko bilkuretan lan dinamika gehien bat gaztelera izatea.

Udalean baimenak eskatu edo zure kezkak adierazteko orduan gaztelera erabili behar izatea. Eskuaraz ezin espresatzeak gaizki-ulertuak ekartzen ditu.

Aipaturiko hauek ekiditeko Baztanen eskuara lehentasunezkoa izatea eskatzen dugu. Gure hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen.

Iban Larratxea eta Jon Elizetxe

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun