Elizondok 163.000 dirulaguntza jasoko du oinarrizko gizarte zerbitzuen garatzeko

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 8a

Joan den astelehenean ospatutako batzarrean Nafarroako Gobernuak 4.6 milioi euroko dirulaguntza onartu du 13 herriko oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko. Gure eskualdean herri bakarra izanen da laguntza hori eskuratuko duena, hau da Elizondo. 163.000 eurorekin 13en artean banatuko den diru laguntzarik apalena izanen da.

Oinarrizko gizarte zerbitzu hauek pixkanaka-pixkanaka martxan jarriko diren lau programetan banatuko dira, harrera eta orientazio soziala, pertsonen autonomia sustatzea eta mendekotasunean bizi direnak laguntzea, integrazio soziala bermatzea eta lehen mailako arretako haur eta familien laguntzea. Finantzazioa bi urtetan banatuko da erdia aurten eta gainerakoa 2008an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun