Hemen ez ezik, mus txapelketak egiteko ohitura handia dago Ameriketan dauden baztandarren artean. Maiz egiten dira mus txapelketak. Horietako bat, San Frantziskoko Euskal Etxean egin zen berriki eta 53 bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Zarauzko Maria A. eta Erratzuko Carmen Arriada izan ziren. Zorionak bikote!