Iñaki Villoria txapeldun Palentzian

Maite Oteiza 2007ko maiatzaren 2a

XXI. Fromistako (Palentzia) Txapelketan, Iñaki Villoria iruritarrak txapela jantzi du, Europa masterrean txapeldun izandakoaren aitzinetik, gainera. Javier Mariñelarena sunbildarra, berriz, seigarrena izan zen. Bata zein bertzea, 30 urtekoen mailan. Iruritarrak denboraldiko lehen saioa zuen, neguan belauneko ebakuntza izan ondotik, baina ikus daitekeenez erabat osatu da. Bertzalde, Javier Meoki elizondarra laugarren helmugaratu zen 40 urtekoendako mailan, master eta beteranoendako proban. Aipatu, Villoria, Meoki eta Mariñelarena, hirurak ere Scania taldean ari direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun