Hasiak dira Bordakoetxea Jauregian hotela egiteko lanak. Amaiurren urteetan Guardia Zibilaren kuartela izan zen Bordakoetxea Jauregia, denbora luzez enkantean egon zen, Kataluniako enpresa batek hotela egiteko erosi zuen arte. Obrak Lesakako «Bikain Eraikuntzak» enpresak eginen ditu.