Magnak Erdizen egin nahi duen harrobiaren kontrako ekintzen barnean, eta jendeak paraje hau ezagutzeko aukera izateko, mendi ateraldia antolatu zuten Baztango Mendizgoizaleek eta Erdiz Bizirik plataformak apirilaren 22an.
Bi ateraldi egin ziren: lau ordukoa bat (Negusaroi-Negusaroi), eta bi ordukoa bertzea, batez ere familiak haurrekin gateko (Artesiaga-Negusaroi).
Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen zen egunean, eta eguraldiaren laguntzarekin, 150 pertsona inguru bildu ziren. Ibilaldiaren ondotik, antolatzaileek pintxoak eta edari freskoa banatu zituzten partehartzaile guztien artean. Erdiz Biziriken materiala saltzeko postu bat ere paratu zuten.