Baztango Udalak Berroetako Xubindo errotako ura erabiliko du Oronoz-Mugairiko ur arazoak direla-eta. Azken urteotan oronoztarrek ur eskasia izaten dute udan. Gabezia horiek konpontze aldera, errotako jabeekin harremanetan jarri eta akordio batera ailegatu ziren. Horren arabera, 4,93 litro ur hartuko dira segunduko eta Errontondoko iturburura bidaliko da ura.
Bertzalde, Lekarozko arazoak konpontzeko, Beltxuriko errekatik ura hartzeko aukera aztertuko dela iragarri dute.