Gorramendin 20 urtez (1954-1974) egon den basea erabat desagertuko da egun hauetan. Baztandar aunitz oroituko da orduko kontuetaz eta, agian, egunotan etxeko gazteenei kontatuko diete hainbat kontu.
Duela urte batzuk Udala Espainiako Defentsa Ministerioarekin harremanetan jarri zen, garbiketa Gobernuak egin zezan, baina negoziazioek huts egin zuten. Halere, bigarren aukera bat sortu zen, eta Udalak La Caixarekin sinatutako akordio baten bidez, garbiketa lanak egiten ari dira. Obraren aurrekontua120.000 eurokoa da.