Baztango Paisaiak Zineman asteazkenean Elizondon hasiko den proiekzioz eta hitzaldiz osatutako kanpaina da. Asteazkenetik ortziralera hiru film eskainiko dituzte eta horien ondotik eztabaidak eginen dira.
Baztango Paisaiak Zineman programari esker ibarreko hainbat toki, soinu eta musika ezagutzen ahalko dira grabatutako filmen bitartez. Eskualdea erakargarria izan da betidanik margolari, argakilari, poeta eta musikarientzat, baina baita zinegileentzat ere. Lekarozen grabatutako Pablo Malo zuzendariaren La Sombra de Nadie filmaren estreinaldia aprobetxatuz, kanpaina horrek ibilbide bat eskaintzen du mendi, bidexendra, baserri eta jauregietan zehar baina proikezio lekutik mugitu gabe.

Proiekzioak bukatu eta gero, hitzaldiak eginen dira, lehen bietan Juan Zapater eta Blanca Oria arituko dira, eta hirugarrenean Pablo Malo pelikularen zuzendaria bera.