Mikel Goñi Fernando Vidarterekin bildu da

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 20a

Geroztik prestakuntza fisikoa hasi du Aspeko teknikari batekin

Asperekin zuen kontratua eten eta bi urte beranduago baliteke pilotari oronoztarrak enpresa Gipuzkoarrarekin berriz sinatzea. Azken egun hauetan prestakuntza plana hasi du Javi Perez Aspeko prestatzaile fisikoarekin. Astelehenean Lekunberriko pilotalekuan entrenatu zen, eta biharamunean lasterketa saio bat burutu zuen Donostian. Asteazkenean berriz Bergaran aritu zen ortzirale arratsean Kilometroaken alde jokatu beharreko partida prestatzeko.

Duela aste batzuk, Fernando Vidarte Aspeko buruarekin gelditu zen, eta pisu pixka bat galtzea hitz hartu zuen fitxaketa berri baten aitzinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun